sábado, 9 de mayo de 2009

IPUINA



Euskarazko ipuin bat ildotzat hartuta, herrialde desberdinak nolabait elkartu nahi izan ditugu, gure bideoklipean kulturaniztasunari eskua luzatuz. Honetarako herrialde desberdinak elkartu ditugu lanean (Txina, Mexico, Frantzia eta Errusia) eta, esan bezala, ipuina lotura ildotzat izanda, herrialde bakoitzaren ezaugarriak azaleratu nahi izan ditugu.

Herrialde bakoitzaren berezitasunei dagozkien argazkiak bildu ditugu, iturri desberdinetara jo dugularik honetarako, eta bakoitzaren bandera, leku bereziren baten argazkia, bertako pertsona baten argazkia eta herrialde hortako musika propioa ere bildu ditugu. Hau guztia uztartzeko aukera izan dugu, herrialde bakoitzari bere lekua eta denbora eskeiniaz.

Gure lotura ildoa, euskarazko ipuina, ere plazaratu dugu eta, beraz, lortu ditugun ipuin kontalari euskaldunak herrialde horietako hizkuntzaren kutsua emanaz ipuina kontatzen jarri ditugu.

Egia esan, esperientzia aberatsa eta interesgarria izan dela esan nahi genuke, kulturaniztasunera zertxobait hurbilduz izugarri ondo pasa baitugu!

Itziar Ikazeta
Vero Manterola
Leire Vitoria

No hay comentarios:

Publicar un comentario