miércoles, 14 de octubre de 2009

MAL DE ESCUELA LIBURUAREN IDAZLEAREKIN ELKARRIZKETA


Daniel Pennac ikasle txarra izan zen, oso txarra. Hala ere eta berak esaten duen bezala irakasle batzuk salbatu zuten. Gerora irakasle eta idazle izatera iritsi zen. Bere azken liburuan "Chagrin d´école" (Mal de escuela) bere autobiografia eta hezkuntzaren inguruko zenbait gogoeta plazaratzen ditu. Elkarrizketa honetan horretaz guztiaz galdetzen diote eta berak ederki erantzun ere bai. Merezi du...

1 comentario:

  1. Merezi du eta hala ere, zoriotxarrez, Danielen kasuari, beste askori gertatzen zaien berdina gertatzen zaio;ezin zaiola edonori aplikatu.

    Ikasle txar diren guztiek ez dutelako beti alboan izango salbatzaile izango den irakasle bat. Edo hori baino gehiago, bere kasuan paper hori irakasleak hartu bazuen ere, esan nahi dudana da, egungo ikasle txar orok ez duela beti eskua luzatuko dion norbait izango alboan.

    Edota... izanda ere, akaso ez du heldu nahi. Hori baino gehiago, askotan gertatu ohi den bezala, horren murgilduta egon daiteke bere ikasle txar paperean, ez dakiela nola irten, ez dakiela nola eutsi esku horri eta azkenean itto egiten dela.

    Polita da entzutea nola irakasle batek lagundu zion bere putzutik irteten... baina, honi bere alde negatiboa ere ikusten diot...
    Interpretazioak anitzak izan daitezkeelako eta irakasleak ez garelako superheroiak.

    Badirudi egungo gizarte honetan gurasoen papera pixka bat baztertzen ari dela eta hezitzaileek hartu behar dutela haur eta nerabe horien heziketaren pisu guztia euren gainean.

    Sentitzen dut, baina, hori ez da horrela, irakasleen lana hezitzea da, baina gurasoekin, gizarteko beste hainbat erakundeekin elkarlanean.

    Ez gaitezen gehiegi txundittu istorio miresgarri honegatik, ez gaitezen itsutu. Irakasleek ahal duten guztia egin behar dute ikasle horiengatik, inoiz ez bide errezena hartuz, beti bide zuzenetik jotzen saiatuz... askotan hanka sartuko dugu.
    Baina, badago zerbait argi dudana, haurren heziketaren ardura ez da gurea eta hala ere, gure esku dagoen guztia egin beharko genuke, lagun baititugu motibazioa, ilusioa, ikasi eta irakasteko grina...

    Irakasle izatea, ikasleekin jardutea eta noizbehinka horrelako gauzak gerta daitezkeela ohartzeak, izugarrizko zirrara sortzen du nigan.

    Ainhoa Jimenez Goñi

    ResponderEliminar